- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Odol, oskorri edo ausardia.
Gorriz margotuko dut
Erromako zubia.
Laranjaren azala
zuritu ta jan ezazu berehala.
Laranjaz margotuko dut
Erromako zubia.
Eguzki gori, hori
ezin luzaz begira egon zuri.
Horiz margotuko dut
Erromako zubia.
Itxaropen berdea
belardia, hosto eta umorea.
Berdez margotuko dut
Erromako zubia.
Urdin argi-ilunak,
zeruko hodei guztien lagunak.
Urdinez margotuko dut
Erromako zubia.
More ubel morea,
ostadarraren azken kolorea.
Morez margotuko dut
Erromako zubia.
Musikazblai Euskera
nikita 








Trabajando...
Escribe tu comentario