- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
donostiarrik zeruan,
nonbait ez zuten mertutikan
irabazitzen munduan.
Gaisoarentzat Jaungoikoaren
justizia dan moduan,
kondenaturik aurkitzen ziran
haiek danak infernuan.
Behin bat San Pedro bultzaturikan
zeruetara sartu zan,
eta berehala presa guzian
jende tartean gorde zan.
San Pedro berriz, bila zebilen
nonbait azaltzen ote zan,
ahalegin franko eginagatik
inondik ageri ez zan.
Orduan Pedro Jaunarengana
larri joan zen berehala,
eta esan zion donostiarra
zeruetan sartu zala,
jende tartean ezkutatuta
ezin bilatu zuela,
infernurako destinatua
arima hura zegoela.
Jaunak Pedrori
modu honetan
eman zion errespuesta:
- “Donostiarra izan ezkero
bilatzen txit gaitza ez da.
Idiarena danbolinakin
jotzen hastea da basta,
pozik saltoka ekingo dio
zeruan delako festa.
Idiarena danbolinakin
jotzen zirenean hasi,
donostiarra denen artean
saltoka zuten ikusi.
San Pedro berriz haren ondoren
egin baino lehen ihesi,
harrapatuta zeruetatik
infernura zuten jeitsi.
Berehalaxe han sartu zuten
bere lagunen ondoan.
Donostiako kontu guztiak
gogoratutzen orduan;
demoniuak ikusirikan
pozturik galdetu zuen,
aber benetan ote ziraden
karnabalak infernuan.
Musikazblai Euskera
Apontsa 








Trabajando...
Escribe tu comentario