- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
atez-ate zebilen iloba gidari;
soineko eta dirua, janari, edari,
nasaiki biltzen zuten bertso eman sari.
Zuhur gisa baitzuten soso gutxi xahutzen.
Piko baten azpian eltze bat zeukaten:
hirurehun libera harat bildu zuten
bainan gaixtagin batek ebatsi zioten.
Bere gordelekutik galdurik eltzea,
bat zegoen hasperenka, negarrez bestea.
Ilobak essan zion: “Osaba maitea,
horra zer den kanpoan gauzen gordetzea!”
- "Azkeneko aldian hemen ginelarik,
ikusi gaituztela ez diat dudarik.
- "Bai, sastrea heldu zen pegarra beterik,
behartu zigun guri, baina urrunetik".
- "Iloba, gida nazak sastrearengana,
adi dezan bertso bat itsuak emana:
gure heltzea badu hark eramana,
bazekiat nik hura zer gisaz engaina".
Ilobak erran zion apal belarrira:
- "Sastrearen etxera orain heltzen gira.
Irri faltsuan dagoleihotik begira,
ez herran hitz gaiztorik, zuhurra bazira".
- "Iloba, gida nazak artoski bidean.
Zerbait diat utziko, azken egunean:
ehun luis baditiat piko baten pean
bertze ehun emanen bihar han behean".
Sastreak bere baitan: "Itsuak ez zekik,
hartuak ditudala horren sosak, handik,
eltze hau diruekin, berriz han emanik
bertze hiru ehunak bilduko ditiat nik".
Sastrearen agintza balios izan zen:
biharamun goizeko, eltzea han zuten!
Ilobak erran zion: "Hemen dugu, hemen!
Oi, zein ongi sastrea engainatua den".
- "Poltsan behar diagu dirua ezarri.
Lurpean hola hola, utzak eltze hori,
eta emak barnean bost edo sei harri,
sastreak aski pisu altxa dezan sarri".
Itsuak sastreari: - "Errak, to egia,
atzo bezala dukan arrai aurpegia,
ala tristerik dago, doluan jarria,
dirua erein eta... bildurik harria".
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario