- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ikasten baino nahiago!
Harrapaketa jokua
behar dugu prestatu.
Laguna atzetik segika
aldegiten saiatu.
Tentatu, tentatu,
zuk ezetz harrapatu.
Buleketan ibiltzeko
presto haur eta gazte.
Batek kontatu artean
ondo gorde zaitezte.
Aparte, aparte,
segi fallo egin arte.
Aulki korroaren bueltan
doinu alaia pozgarri.
Musika gelditu eta
esertzeko egon adi.
Dantzari, dantzari,
erne buru-belarri.
Soka luzea hartuta
salto egitera gatoz.
Berdin dio hanka zuzen,
oker, luze edo motz.
Uno, dos, uno, dos,
ai, Maria kaskamotz.
Lukainka gisan zintzilik
painelu jostalari,
esku kolpe azkar batez
zure aldera akarri.
Etorri, etorri,
lagunongana korri.
Harri txapala lurrean
hortxe duzu erronka,
laukiz-lauki eramaten
saiatu ostikoka.
Txingoka, txingoka,
hanka bakarrez joka.
Norbait jarri konkortuta,
soina etzan xamarra.
Besteok hanka zabalik
gainez pasa beharra.
Baldarra, baldarra,
mukurtzazu bizkarra.
Kristalezko puxtarria
hartu behatz tartean.
Kroxke eginda erne ibili
txorkora botatzean.
Kroxkean, kroxkean,
kontu hutsegitean.
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Escribe tu comentario