- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
piztu telebista,
kla kli, kla kli,
telebista itzali,
kli kla, kla kli,
nahi ez baina,
bera gabe ezin bizi.
1
Primerako laguna,
gogaikarri astuna,
dibertigarriena,
nazkatzen gaituena,
amodiozko lore,
tiro eta dolore,
etxeko eta turista
zara zu telebista.
2
Munduko hainbat kide
ezagutzeko bide,
herrialde urrunak,
ohitura ezezagunak,
zenbat gerra, ordea!
zauri, min ta gosea!
Bada bortxakeria
eta zabarkeria.
3
Telea ikusteko,
baina ez tontotzeko,
egin ezazu aukera:
ez ikusi sobera!
Lagunekin ibili,
maiz samar irakurri,
programa onak hautatu
ta ez hipnotizatu.
4
Sarri ikusiz gero,
bihur zaitezke ero.
Litxarkeriak janez,
gizenduko zara errez.
Zapinga kontrolatu,
ez ba txorabiatu,
eta programa hasterako,
altza txisa egiteko.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario