- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
poron, poron, ponpon,
era askotakoa dago
eta erremediatu ezean
gero eta handiago.
Laguntzera goaz,
paran, paran, panpan,
egin dei oso larria
zikinkeriari basta,
hau da itogarria.
Aizu, ama,
kotxea ke jario,
arriskutsu izan liteke
begiratzen ez bazaio.
Beti puntuan izan
hala komeni delako,
hobe izango da eta
denon osasunerako.
Aizu, aita,
utikan zaratari,
motorraren zalapartak
mesederik ez inori.
Zergatik bizi behar
hots tartean erotuta?
Saia gaitezen denok
konponbidea badu eta.
Bai ederki,
naturak eman digu
guk behar duguna den-dena,
guztiok gara testigu.
Kontu handiz ibili
sua pizterakoan,
bizia itzaliko da
baso esker onekoan.
Itsasoa,
urtegi jipoitua,
zabortegi erraldoia
denon artean bihurtua.
Okerrera goazena
hor badira seinaleak,
utziko ote ditugu
bizirik azken baleak?
Paper zaharrak
berriz erabiltzeko
jaso ontzi urdinetan,
egurrik ez da beharko.
Zaborra alde batera
eta beirak aparte jaso,
badaukagu zer egina
hobetzeko pausoz-pauso.
Eta akabo,
ai, pila pozointsuak,
naturari dakarzkio
honek kalte berdintsuak.
Tramankulu txikia
bizitzaren azkenean
arriskutsuagoa da
bere indarra galtzean.
Musikazblai Euskera
julengalda 








Trabajando...
Escribe tu comentario