- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
nagoenean alai,
norbaitekin haserretzean,
norbait haserretzean ere bai...
Atea pasa,
atea itxi,
arnasa, iritsi
bakarrik, beharrik!
Hura baita nire gela
eta edozeinek daki
nire gela nire dela.
Armairuan sartuta
han daukat ohea,
lotarako ona baina
saltoka jarduteko
askoz ere hobea.
Jostailu mordoska bat
apaletan jarri
lagun izugarri
zaharrak zahar direlako
ta berriak berri.
Txanogorritxu nor den
dakit txikitatik,
Pinotxo, Moby Dick.
Denak begira dauzkat
liburuetatik.
Zenbat lan egin dudan
mahai txiki honetan!
Ebaluaketan
zenbat neke dagoen
gelako ormetan.
Ispilu bat badaukat
gehienok bezala
aurrean nauela
isladatzen duena
haur lehen nintzela.
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario