- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Begira soinu joleari.
Begira begi bietatik
darion negar malkoari.
Pandero zaharraren hotsak
alaitzen ditu bihotzak,
gure gazte jendeari
kenduz dantzatzeko lotsak.
Pandero zaharra eta alboka,
biak ari gara joka.
Gazte jendeak hor dauka
bere bihotzean azoka.
Pandero jole gaztea,
non duzu adiskidea?
Joseparekin dantzatzen
ari da lotsagabea.
Pandero zaharra jo eta jo
ez dut entzuten gehiago,
ganbarako baztar baten
ahaztuta negarrez dago.
Pandero zaharra tarrantan,
kantuak hatzaparretan,
urratuta utzu digu
bart gaueko hamarretan.
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario