- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Gosea dakart nerekin.
Nik jotzen diet goserik ere
denari soinua berdin.
Nik badut estamu-mina,
ez edanak egina;
hala dirudi nere gorputzak
gazitutako sardina.
Nik ez dut hortzean minik,
ez dut ere eskas haginik;
oraindik ere urrak hausteko
dauzkat
osorik eta zorrotzik.
Ikusi nere sudurra,
larrua doi duen hezurra;
behean okotza okozpe gabe
iduriz golde-muturra.
Ikusi nere esku gaina,
pagopearen lur gaina;
azal tarteak kabitzen ez-ta
gainera atera da zaina.
Izkutu daukat sabela,
gorputza bezain zimela;
hil naizelarik harrek kabirik
ez didate eginen berehala.
Olentzaroren zorroa
danborra bezalakoa;
nerean ez du dunbarik txotxak,
soil soilik kosketakoa.
Ez dut atzean ipurdi
esertzeko bururdi.
Okela apur bat beharrenean
larru guzia zimurdi.
Koskarik gabe gerria
galtzarik ezin geldia;
jantzita ere gerrikatzeko
bi eskuz ezin balia.
Hortakotz iztarrak estu,
bat bestez gurutzeratu;
halare larri, galtzak ez diten
ipurdiraino beheratu.
Gosari, bazkari, ahula,
baratxuri eta tipula;
horiek janez kutsu gaitzik ez
Jainkoak indar digula.
Ni naiz Petiri Santz arin,
eztei orotan Danbolin;
ezteietako betealdiak
ez dit onik behi ere egin.
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario