- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
bote egin eta sakea,
ezker pareta zazpi koadroan
edo pasa egitea.
Pilota, pilota kirola,
onenetarikoa Pierola.
Airez, besagain, sotamano,
parekorik gabe Atano.
Dejadak eta bi pareta,
maisurik onena Ogeta.
Txapela pilatu eta segi,
txapeldunik bada: Retegi.
Gerrikoa elegante lotu,
hasteko eskuak berotu.
Ezker-eskuin eman plasta,
frontis erdira zaila ez da ta.
Pilota kontuz zabalera,
erne ez bota txapapera.
Goratuz asko arrotzen bada,
ondoren txokoan dejada.
Pilota, pilota jiraka,
Buruz-buru edo binaka.
Erne begiak irikita,
berdin eskuz edo erraminta.
Zesta punta, erremontea.
Sake, bolea eta erresto,
tantoa egiteko presto.
Otarretik pilotak hartu,
egokiena aukeratu.
Bizia baino hobe motela,
asko aterako da bestela.
Aurreko koadroetan eutsi,
tantoa egin arte ez etsi.
Trabesak nola dauden galde,
mila ehuni gorrien alde.
Pilota, pilota jokoa,
irabazi eta galtzekoa.
Azken tantora nor lehenago,
erronka bizia hor dago.
Pilota gogotik astinduz,
orain harrotuz, orain bilduz.
Aurkakoa mendean hartu,
kale egitera behartu.
Frontoian badago zarata,
hori buila eta zalaparta!
Artekari eta zaletuak,
txaloak eta apustuak.
Galtzeak ez dio axolik,
ez dugu zertan lotsaturik.
Animo! Buru hori altxa,
izango da eta errebantxa.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario