- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
mokadua gras! gras! gras!
jateko ordu txarrik
ez baitauka apenas.
Urte osoan zehar,
goizez, eguerdi edo arrats,
ondo gozatu aho bazkarra:
sagarra.
Egosita, erreta,
berdin dio gordina.
Eta hortzak zorrozteko
haragia fin-fina.
Zukua zurrupatu,
aho gusto atsegina,
fruten artean bera da izarra:
sagarra.
Oso urruti gabe
bada sagar klasea:
errezil, palazio,
eta txurten-luzea,
kanpandoja, txalaka,
mandaburu hezea.
Ikusten duzu, ez da bakarra:
sagarra.
Sagarrondotik hartu,
ondo igurtzi aurrena,
bere azalarekin
jatea da onena.
Hozka egin utzi arte
agerian txurtena.
Neska-mutilok jan barra-barra:
sagarra.
Gillen Tellek arkuaz
gezia botatzean,
trebe eta abila
jo zuen bihotzean.
Zuk ere ez hutsik egin,
fruta aukeratzean.
Dudarik gabe izan azkarra:
sagarra.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario