- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
gazte, zahar, handi, ttiki,
zonbat sagu duen hilik
etxean dugun minik.
Txokoz txoko, harat hunat,
non dukeen ohintto bat
gatu hauta badabila,
erne, baina zoin ixila.
Dirauten sagu bakarrak
dira izigarri txarrak,
alabaina jana xuhur,
beti behe, usu barur.
Otsaileko gau batzuez
jaun minini, gatu legez,
kantuz bazoan auzorat,
lagun gisa... lagungorat.
Saguen pesta orduan!
Zer jauziak selauruan!
beldurrik ez, bada gauza,
ai, honek iraun baleza.
Otsail bibitan gatuak,
bakean ere saguak,
hauek beraz elkarrekin
biltzarre bat zuten egin.
Predikari: Toño xahar
eta Geazane txingar,
bat arra, bertzea eme,
biak errotik buhame.
Elez minini zuten jo,
larrundu, xehatu, eho,
gatu debruak, duble ban,
beharko dik amore eman!
Toñok errana nondik has
guztiak bat zeuden arras,
gatuari behar sarri
joare berria nork ezar.
Hau eri, hura loale,
amaño bat une hazle,
honek hauxe, harek hura,
hots, nehor ezin mentura.
Zertako ni eta ez hi?
Bat ez abiatu nahi.
Hor agertu zen minini.
Krik, krak biltzarrea fini.
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario