- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
izarren atzetik,
zotin triste iluna
omen da aspalditik.
Zer den inork ez daki,
hantxe dela baizik,
zeruan zabaltzen da:
Titibiliti, Bip! Bip!
Tortolikan da Txirri,
Txiribiton, Mirri,
iji-aja zirika
dabiltzanez sarri,
begiratu diote
batean elkarri,
denek entzun baitute:
Titibiliti, Bip! Bip!
Hanka bakar bat hotza,
kopetan lau begi,
izar baten gainean
kexatan zen ari.
Sudur tapotz gorria,
tronpetak belarri,
hodi batetik zioen:
Titibiliti, Bip! Bip!
Titibiliti hori
ez da nahikoa argi,
ezin ulertu dute
deus ere kasik.
Txiribiton aurrera,
honek bai, badaki,
turuta eragitean:
Titibiliti, Bip! Bip!
Titibiliti bota
dute planetatik.
Planetakideekin
ez dela oso berdin.
Mirri ez da harritzen:
- Itxura horrekin...
Txirri kupitu da eta:
Titibiliti, Bip! Bip!
Txirrik esaten dio:
- Ez izan garratz, hi,
Titibiliti ez dago
higandik urruti.
Hik bezala sudurra,
hi bezala ttiki.
Falta zaik esatea:
Titibiliti, Bip! Bip!
Samurtu zaizkiela
bihotzak hiruei;
Txiribiton eta Txirri,
azkenik Mirriri.
- Zatoz gure etxera,
zatoz bai gurekin.
Guk barre egin arazi,
eta hik: Titibiliti, Bip! Bip!
- “Ezin dut joan mundura
hurbil zuengandik.
Hemen geldituko naiz
zuetaz oroiturik.
Ez nuen uste inork
maiteko ninduenik.
Agur adiskideak...”
Titibiliti, Bip! Bip!
Gau batean ikusten
baduzu leihotik,
izar argitsu batek
duela sudur gorri,
eskuz agurtu eta
eskaini musu bi,
eta gozoro esaiozu:
Titibiliti, Bip! Bip!
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario