- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
notizia dakart!
Zirt zart, zirt zart,
soinu ta zalapart!
Zirt zart, zirt zart, eguzkia
berde jarri dela bart!
1
Itsuak ikusi du
eguzkia berdetzen.
Hankamotza korrika
berria zabaltzen.
Mutua deiadarka
jendeari esaten.
Gorra ere tartean
guztiak entzuten.
Ai, ai, ai mutila,
hori duk lukainka!
2
Maisu ta andereño
denak zigortuta,
ikasle gaiso denak
direla santuak.
Oporrak egiteko
heldu da ordua:
eskola gehiago ez
betiko sekula!
Ai, ai, ai mutila,
hori duk lukainka!
3
Itsasoan ari dira
arbolak aldatzen.
Errekan murgildurik
abioiak ibiltzen.
Mendiko zuhaitzetan
arrainak harrapatzen
eta baratzetan
tortila a la frantses!
Ai, ai, ai mutila,
hori duk lukainka!
4
Futbolariak dantzan,
alkatea barajan.
Pilotariak beltzez
ta sorginak elizan.
Apaizak eta mojak
pozik harrijasotzan,
ta monarkikoak:
errepublika gora!
Ai, ai, ai mutila,
hori duk lukainka!
Musikazblai Euskera
anax
xtrespo 








Trabajando...
Escribe tu comentario