- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Sekula ez naute neurtu, ezta neurtuko ere,
erromesa naiz azkengabeko bidean,
(zatozte nigana eta entzun)
begira ene ezaugarriak:
Euritako kapusaia, oinetako sendoak
eta oihanean ebakitako esku-makila.
Ene aulkian adiskiderik ez da esertzen
ez baitut aulkirik, ez elizarik, ez filosofiarik,
inor ez daramat afaltzera, ezta liburutegira
ez eta Boltsara ere,
zuetako edozein, ordea, dela gizon dela emakume
mendi tontorrera eramaten dut.
Eta nere esku ezkerrak gerritik heltzen zaitu,
nere eskuinak berriz,
bazterrak eta errege-bidea erakusten dizkizu.
Zure ordez ezin hartu bide hori
ez nik ez beste inork,
zerorrek ibili behar bertan.
Zuk behar duzu bertan ibili
sartua zara agian, oharkabean,
sortuz geroztik zure bidean.
Orotan dago agian, zure bidea
uretan eta legorrean, (bis)
zure bidea.
(Walt Whitman / Txomin Artola)
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario