- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Guk egindako saio orokorra
baten batek taularatuko al du?
Zigarro guztiak bukatu zaizkit eta
tabernan ez didate ematen gehiagorik.
Maletak Albertoren etxean utzi ditut
eta ez dut hartzeko gogorik,
kotxean nago eta banoa. Noizbait,
bueltakoan, bertan lo egingo dut.
Amaren pastilak eraman ditut, bultzada
goxoak ematen dizkit burmuinak,
hala sentitzen dut.
Neure arima kanpoan da, hegan.
Zer idazten da H-z eta zer Z-z?
Ortografia okerrak al dira nire bizitzaren joanean?
Gaizki idatzi al ditut nire izena eta izana?
Gonbidatu nazazu bestetxo bat hartzen.
Oraindik ez da oso berandu.
Maletarik gabe nago,
eta zerbait galdu dudala sumatzen dut.
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario