- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
gelditu nuen eta jaitsi zinenean
betirako jaitsi zinen,
eta aldapari ekin zenionean betirako ekin zenion,
eta bertan gelditu zara, betiko,
nire oroimenaren aldapa horretan,
etxerako bidean.
Agur esan zenidanean agur esan zenidan betiko
eta betiko oroituko dut zure agurra,
gehiegi luzatu den itxaronaldia bailitzan.
Luzetsita nagoela pentsa dezakezu,
baina eternitatea ikutzen dut
zure ditiburuak ikutzen nituen hatz-mami berberaz.
Aldapa horri ekin baino lehen eragin zenidan begiradarekin
oroitzen al zara?
Oroitzen duzu kotxeko irratian zegoen abestia?
Joan zinen betiko eta betiko zaitut joaten, aldapa berberan,
leku hartan berriz izango nauzu beti,
oroitzen zarenean...
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario