- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zela pentsatzen nuen askotan. Uda garaian,
artoaren lasto lodi eta garaiek kanpoko
begiradetatik babesten nindutela,
beste mundu batean kausitzen nintzelakoa egiten
nuen eta edozein gauza egiteko gai nintzela ere bai.
Hantxe sartzen nintzen arratsaldeko lehen orduetan,
beroak dena kiskaltzen zuenean. Orain,
hiri batean bizi naizela, ez dut zorion-une horiek
gozatzeko paradarik, ez daukat non izkutaturik,
eta nire pauso guztiak agerian ematen ditut, beti.
Batzuetan parkeko arbolak izaten dira nire solaskideak.
Eta lurraren sakonetik ekarritako berriak kontatzen
dizkidate belarri birtualean. Nik ixilik gordetzen
ditut berri guzti horiek, inor ez izutzearren.
Erotzat har ez nazaten. Beldur baitiot jendeari,
jende saldoari, animalien moduko giza artalde handi
horri, ez dizut beldur zuri. Ez dizut beldur zuri,
ezta horri ere baina zuen gehiketaren emaitzari
beldur diot. Horrexegatik ixiltzen naiz.
Horrexegatik edaten dut. Antzinako tribuek jainkoen
erresumara sartzeko ateak irekitzeagatik mozkor-belarrak
hartzen zituzten legez. Arto soroan nire lehenbiziko
zigarretak erre nituen, nire lehenbiziko porruak
agian ere, eta zu ere bai, aspaldi handian ahaztu
nauzun zu ere maite zintudan artoaren lasto lodi
eta garaien artean, lehenbiziko aldiz.
Musikazblai Euskera
Apontsa 








Trabajando...
Escribe tu comentario