- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ez gaixotzeko belar guztiak,
ametsak itsasontzien modura,
kulunka,
poeta mozkortiek zeruan idazten dute,
txori beltzak igaro dira,
ez da sasoirik onena,
atzerritik heldu zen neska gozo mintzo
da soinu exotikoez,
bere bizitza tristea kontatzen duenean,
hain da ahula bere boza,
hain da txikia eta ezdeusa
kristala bezala,
eta agian berriro ere euria dakar,
mutur beltza du ortzemugak,
eta bidea beti bezain luze eta ikaragarria,
amaierarik ez du eta isilik goaz,
hain da ahula gure boza,
hain gara txiki eta ezdeusak.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario