- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
itsaso zakarra zuen barruan,
zergatik ez zara joan honez gero?,
zer espetzen duzu maletak egiteko?,
armairuan behin-behineko bizitza
gorderik zuen aspaldian,
udako soineko arinen apal berean,
bizitza hauskor eta izutia,
gauean ametsak izan ditut,
goiza zikin dago,
irratian ez dut nire abestirik entzun,
ezta gauean zure arnasarik ere,
pasilloan beti, iraganbide estu eta amaiezina,
telefonoak jo du arratseko mahaian,
eta hor dirau oraindik jo eta jo,
zenbakia okertu duen baten bat
izanen da akaso, edo pasillo honen
bestaldetik eskua luzatu nahi
didan lagun bat, ez dut hartuko,
bizitza bertan utzi nahi dut,
une honetan, etengabe, ezer txarrik
gertatu ez den une honetan,
gauza ikaragarriak gertatuko direlako oraindik,
hala sumatzen dut,
zu gelan sartzen zaren bakoitzean.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario