- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
irakurri eta idazteko,
nire bizitzaren liburuarekin jarraitu ahal izateko,
nire arima erlatsaren abesti burrunbariaz,
badakit luzaro geldirik egoten,
mozkortien hizkeraren modura,
gaua iristeko irrikitan nago,
eta berarengana doan trenak ahaztuta uzten nau nasan,
dena nahasten da ohiko lekuetan, dena da biguna,
eta espantuzko materiak isurtzen ditu,
irtetzeko gogoa dut,
eta beste egun bateko leku batean eseri,
beste toki bateko mahaian,
mahaiak eta aulkiak eta irakurtzeko
eta idazteko lekuak baditudala ahaztu,
inguratzen eta itotzen nauena ahaztu nahi dut,
nahi ez ditudan besarkadak,
alferrikako sendagaia bezala,
isurtzen da denbora,
beste egun batzuetako lekuetan baino
ez dakit desagertzen, nire arima,
iparralderantz agian,
oraindik arrotza ailegatu ez den horretan nahi dut,
egitan, bihar zoriontsu izan nintzen
leku horretako mahai hartan
etorkizunean hantxe bertan egon nahi nuke.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario