- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
egunez ere bai
eta bakarrik gelditzen zaidan denbora guztian.
Ezin ezeren atal soil eta arduragabea izan,
ni naizenaz, naizen niaz jabetu nintzenetik
ezin zurekin bat egin,
ezin zu nire puskatxo bat izan,
bakarrik nago mundu alu honetan,
bakarra naiz eta bakarrik nago, bakarrak gara guztiok.
Nirekin egon zarete maiz,
lagun izengabeok,
kotxearen barruan gauez,
gure arteko lotura egia bihurtu nahiean,
zerbait edaten, zerbait irentsiz, zerbait erretzen,
eta orduan soilik maite izan nauzue egitan
eta nik ere zuek berdin.
Baina diztirak ez du irauten,
amaitzen da eta bakarrik nago
eta bakarra naiz eta bakarra zara, bakarrak gara guztiok.
Desertuko azala hondar ale bakanez eraikitzen den legez
ezin batak bestea irentsi, ezin bata bestea izan.
Eta nahi izan dut maitea, zin dagizut,
zin dagizuet maite zaituztedan guzioi,
nahi izan dudala zuek ni irenstea eta ezin.
Nik ezin izan dudan moduan
eta bakarrak gara mundu etsian,
bakarrik gaude, eta bakarrak gara, bakarrak gara guztiak.
Erromako bide aunitzak
beren norabidean bakarrik doazen legez,
etengabeko distantzian. Horrela gu ere.
Bakarrik nago gauez, eta egunez ere bai,
bakarrik nago,
bakarra naiz.
Musikazblai Euskera
Apontsa 








Trabajando...
Escribe tu comentario