- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Diztirak itsutzen ginttuenean.
Oraindik garbio eta errugabeki
hitz egiten ausartzen ginela.
Arropa erosoa zen orduan
eta gaueko ametsak ere bai
Artean ibaia zeharkatzen
zuten zubiak sendo zeuden.
Denbora malgua zen orduan
eta gure irribarreak osasuntsuak.
Zure botak maite nituen
eta atsegin zitzaidan zure manera ausarta.
Mundua txikiagoa zen
eta abegitsuagoa bizitza.
Autobusak orduoro
iragaten ziren hemendik.
Arkupeetan baltsean estutu zintudan
taberna berri horretarako bidean,
Arkansas deitzen zizuten eta
eskulturak egiten nituen Karmelorekin
Santiago plazan.
Jainkoaren legetik at bizi ginen
eta onak ginen, zinez onak, eta handiak...
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario