- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
eta distantzia guztiak bertan bidaiatzen dira,
edo urrunean aditzen den trenean
edo trailer luzeetan.
Zure etxetik iragaiten zen errepide ilunak
eraman ninduen behin, sekula ez bueltatzeko agian,
lagun batek lagundu zidan maleta eta arima zulatuokin.
Eta bere ohean distantziak bihurtu zaizkit ikaragarri.
Ezin dut bihotz zipatu honekin,
egunean bi aldiz oinaze ematen dit.
Erretzen jarraitzen dut eta edaten ere neurri gabe,
eta kanta xumeak asmatzen hurbilago egoteko,
baina ezerk ez dit uzten hurbiltzen,
denak egiten dit traba behin hasitako bidaia
desegiten hasten naizenean.
Eta hegazkinen zarata goizeko bederatzietan,
uda bukatu da gaur nire gelan,
eta hor dago udazkena.
Jaia amaitu egin da.
Musikazblai Euskera
anax
xtrespo 








Trabajando...
Escribe tu comentario