ta orain ez dut ezer maite
maite nuen guztia
eskuetatik kendu zidaten
erlojuan goizeko ordubiak
eta laurenak dira
aztuta sentitzen naiz
galduta sentitzen naiz
goizalde hotz hartan
eraman ninduten hartuta
argiak itzali
iluna nagusi
negarra zen ugari
urtebete igaro dut
kaiola hontan sartuta
egunak luze dira
biziak zentzua galtzean
liburutan ez dagoen
herri bat nire aberria
ez dago aukerarik,
ez dago irtenbiderik
aitaren etxea
defendatu behar nuen
eta orain bakarrik
herriak utzirik
zure argazkia soilik
gogoan dut zure azken musua
elkarrekin igarotako uneak
ohartu gabe azkena izango zala
kartzelako bazterretan barrena
nire oihuak askotan entzuten dira
maitasun eder baten bukaera
Musikazblai Euskera
iramai
aletxuepelde 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario