Gure Irratiaren aldeko kantaldia egingo dute igandean, Biarritzen
“Gerora begira. Gure Irratia” izeneko jaialdia antolatu dute Gure Irratiaren alde elkartasuna adierazteko. Kantaldia igande honetan, hilak 28, izango da Biarritzeko Atabal tabernan, eta, 15:00etan hasita, Iparraldeko abeslari esanguratsuenek hartuko dute parte bertan.
Besteak beste, Anje Duhalde, Pantxoa ta Peio, Erramun Martikorena, Jojo Bordagaray, Bidaia, Unama, Kattalin Indaburu, Kokin, Maddi Oihenart, Pil-Pil, Pantxix Bidart eta Marie Hirigoyen izango dira igandeko emanaldian.
Gure Irratiaren egoitzan sutea izan zen abenduan
Abenduaren 5ean, sutea izan zen Gure Irratiak Uztaritzen duen egoitzan. Erabat kiskalita utzi zuen 2006an bertan estreinatu zuten lantokia eta lan-tresna guztiak erretzeaz gain, erabat galdu ziren 25 urte baino gehiagotan egindako lanak. Ordenagailuak, telefonoak, liburuak eta bestelako materiala birrinduta utzi zituen suak.
Herritar xehe askok egindako ekarpenei esker, baina, batez ere Lapurdiko irratiko beharginek egindako lan eskergari esker, abenduaren 13an emititzeari ekin zion berriz Gure Irratiak. Instalazioak konpontzeko lanek zazpi hilabete pasatxo iraun dezakete, eta lehenbailehen airean izateko grina dela eta, behin-behineko egoitza atondu dute Ustaritzeko Landagoien zentroan.
Iturria: www.hiru.com
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Escribe tu comentario