Korrika kulturala: aste honetako egitaraua
Hona hemen Korrika Kulturalaren barnean aste honetan Nafarroan izanen ditugun ekitaldien egitaraua.
- Martxoaren 5, 8 eta 9an: Lekunberriko Herriko Plazan Zanko Ikastaroa, 19:00etatik 20:00etara.
- Martxoaren 7an: Iruñeko Alde Zaharrean Korrika aurkezpena, Iruñezar euskaltegian arratsaldeko 20:00etan: ikus-entzunezko saioa.
- Martxoaren 8an: 20:00etan “Amerika beste ikuspuntu batetik ikusia” hitzaldia Arrosadiako Atalaya tabernan
- Martxoaren 9an: Bertso triki poteoa Txantreako Euskaltegitik abiatuta, 19:30ean
- Martxoaren 9an: Garesko Udaletxean, arratsaldeko 20:00etan Kontseiluaren eskutik hitzaldia: “euskararen egoera Garesen”.
- Martxoaren 10ean: Logela Multimedia taldearen eskutik Mokaua ikusentzunezkoa Elizondoko Lur dantzalekuan 23:30ean.
- Martxoaren 10ean: Malabare Ikastaroa, 17:00etatik 19:00etara Lekunberriko Herriko Plazan, ondoren triki-merienda ikastaroa egiten dutenentzat.
- Martxoaren 10ean: 20:00etan, ANARIren kontzertua Lizarrako Gaztetxean.
- Martxoaren 10ean: Bertso afaria Noaingo Txarrantxulo elkartean 22:00etan Iruñerriko bertsolariekin.
- Martxoaren 11 arte: Korrika Kulturalaren ekitaldien barnean Altsasun Arte Erakusketa. Parte hartuko duten artistak Elena Vera (oleo/arte digitala), Beatriz de la Vega (akrilikoak), Imanol Arrieta (burdinazko eskulturak) eta Kiki Asensio (argazkiak) izanen dira. Otsailaren 22tik martxoaren 11ra izango dira artelanak ikusgai Iortia Kultur Aretoan, Altsasun.
- Martxoaren 11an: Tuteran, mendi irteera Bardeetara. Antolatzailea: Tuterako Euskaltzaleak taldea.
Musikazblai Euskera
Yayo_08
fmansito
anro_400 








Escribe tu comentario