- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
mila legua bitarte
esku eta hanka loturik preso
Zamoran naukate
Pentsaturik zenbat urte
behar dogun hemen bete
pazientzia hartu beharko
libre utzi arte.
Maiatzeko egun batez
hogeitamar hain suertez
gose greba bat hasi genduen
geure borondatez
Goitik laguntzarik batez
guztia zan geure kaltez
obispo ta apaiz golko-haundiak
lasai bizi bitez
Hiru egun ta erdira
lotu ta komisarira
ardi gaxoak bezala goaz
geure hiltegira
Jotzen hasiko balira
bizkarrik ez erretira
lehenago ere emondakoak
danak hartu dira
Geroztik astebetera
tribunal faltso batera
azaldu ginen gure krimenen
kontu emotera
Mila arrazoi atera
ebezan gure kaltera
karga ederra debalde jaso
genduen kolpera
Tribunaleko nausia
trumoi artetik jausia
gizona ala piztia zer zan
dudan gagoz ia
Eztula ta aharrausia
haren zientzi guzia
esku onetan dago mutilak
gure justizia
Ezker eta eskubira
ha zan ezpata dirdira
pentsa zeiteken sartu ginela
sugeen habira
Ikaraz nengon begira
bost juezen aurpegira
akerrak ere haien ondoan
pizti finak dira
Juizio xelebre hartan
poz bat nuen neure baitan
halako pizti saila debalde
ikustea bertan
Bainan gauza baten faltan
geratu nintzan penatan
buztanik zeuken begiratzea
ahaztu egin jatan
Agur eginik Burgosi
nahizta ez asko merezi
bueltan gentozen Kriado jauna
gendula nagusi
Bakoitzak zazpi polizi
heuren pistola ta guzi
bideak libre zitun ihesi
nahi zuenak hasi
Heldu ginen Zamorara
ifernu zulo hontara
Jainkorik bada dagon lekutik
gaitzala anpara
Urte batzuren bolada
gu hemen izango gara
bien bitarte Euskal Herria
askatzen ez bada
Urte batzuren bolada
gu hemen izango gara
bien bitarte Euskal Herria
askatzen ez bada.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario