- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zure lurrera itzultzeko zai.
Gure izatearen testigu zuzena
makurtu gabeko zuhaitz lerdena
desertuko haizeak legortu ez duen lorea
itsasoaren kolorea, hor zaude zu.
Hamasei salbe ta hamalau kredo
erderaz entzunagatik
bazenekizun hori ez zela sekulan guretzat egin.
Urrezko dukat eta dirua ez dira engainu txarra
bazter batera apartatzeko lehengo sinismen zaharra.
Merkatarien aldamenera amildegian goitik behera
oharkabean eroriko gera:
bainan guztiok jakin dezagun bidea nondik dijoan
Alzateko jaun, hor zaude zu.
Bide batetik okertu gabe esan dezagun bertsua
ixil-ixilik kanta dezagun euskaldunen sekretua;
herri zahar baten oharpen haiek nora ditugun galduak
zenbat itxura alda lezazken eguna hil zuen gauak.
Bidasoaren ezker-eskuin udaberrian lore gorriak
ixilikako ur izkutua:
mendetan zehar kantu leguna,noizpait latinez lurperatua
laister berpiztu behar duguna.
Hamasei salbe ta hamalau kredo
erderaz entzunagatik
bazenekizun hori ez zela sekulan guretzat egin.
Urrezko dukat eta dirua ez dira engainu txarra
bazter batera apartatzeko lehengo sinismen zaharra.
Larhun gainean sorginen dantzak
nabaitzen ditut arratsaldean
lurrak badaki kontu hoien berri
eta hor dago ixil-ixilik.
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Escribe tu comentario