- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
bertso auek gogoz entzun,
jakin berri naiz bat-batean zuk
zer asmo artua duzun,
lengo batean meza ondoren
zedorrek esan zidazun ...
etzkindakezu sinistatutko
zer pena eman didazun.
Malko tontorrak datozkit sendo,
ain naiz bigun ta makala!
ikusten baitut lagun onena
oraintxe galtzen dedala;
bion tartean gelditzen zaigu
itxaso aundi, zabala;
iruditzen zait azken aldiz gaur
besarkatutzen gerala.
Iñoiz ez gera aldendu biok
bein eskolatik asita,
bion artean gorputz bat giñen
bakarka ezin bizitza;
zure begiak gelditzen dira
Europarentzat itxita,
ain urrutia nolatan zoaz
gu era ontan utzita.
Emengo mendi, zelai, sagasti
ta kale xarren itxura,
jaiotetxe ta anai-arrebak
ta emengo milla oitura ...
ta batez ere zu azitako
ama goxo, xamur ura
amaika bider etorri bear
zaizkitzu denak burura.
Eleiz batean sartuak giñen
biok kristau egitera;
gero elkarri eskua emanda
biok eskola batera;
maite dituzun adiskide ta
jaio ziñen erri bera
andik gogoan izan gaitzazun
emen geldituko gera.
Agur lagun on, ixtimagarri
apaltasunez betea,
ontzia txistuz asi zaizu ta
allegatu da joatea!
Gerta liteke bion arteko
azken itzak esatea,
zeru-lurretan egin dedilla
Jaunaren borondatea.
(X. Lete / "Basarri")
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario