- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
beti oroituko dira
zimur berriak ikusiz nola
datozkion aurpegira .
Sarri nago ni mingotz alditan
sorterriari begira,
gure Euskalerri kuttun, laztana
itxusten gogor ari da.
Gure lurretan len xamurra zen
gozatzea kerizpean,
garai artako patxadak orain
zeiñek artu lezazkean!
Negar malkoak datozkit sendo
egun bat eta bestean
euskal mendiyen burusoilketa
ain nabarmen ikustean.
Garai bateko zuaitz ederrek
itzala zuten lekuko,
euskaldun on bat nola etzaigu
aietaz gogoratuko ...
aurreko zarrak piztu baleizke
ez ote bertan lertuko?
beren lurralde berdingabea
ez luteke ezagutuko.
Aberastasun aunditxoena
beingoz ezkutatua da,
burusoildurik aurkitzen dira
nola ordeka 'ta malda,
onek zer kalte dakarren onuntz
ikusten dunik ez al da?
Tontor aundiyak berdintzen dira
kendu 'ta jartzen ez pada.
Arraiyak ura nai luke beti
inguru-aldamenetan;
larrerik ez dun artzaiya iñoiz
ez dago bere onetan;
begiratuta zuaitzak ziren
lenago bazter denetan,
aiek gabeko Euskalerryia
zatar deritzot benetan.
Altza 'ta lizar, aritz 'ta pago,
gaztaindi, intxaur 'ta arte,
millaka urtez gure sailletan
egon zeratenak tente,
etzaituztegu ikusten iñun
eta gu naigabetan bete ...
Lur santu, eder auek utzita
noruntz gordeak zerate?
Baso gizonak, agintariyak
eror zaitezte kontura
gure erriyari eman zaiogun
len zuen tankera ura,
zuloak egin, landarak jarri,
klase guziyez ingura
mendi maiteek artu dezaten
lenago zuten itxura.
Zuaitz gabeko Euskalerriya
bai Euskalerri tristea!
Ortatik laister izango dittu
gaitz bat ez bada bestea.
Gauzak zuzendu leizke oraindik,
au da geienen ustea,
urak joatean alperrik degu
presak egiten astea.
Ogei, berrogei urte direla
ortako bear direnak,
ez da ardurarik, oiek baitira
okerrikan txikienak!
Azaldu bitez mendi denetan
zuazti bikain, lerdenak,
artara eskertuko gaituzte
ondorean datozenak.
(Xabier Lete / "Basarri")
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario