- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
artzen gendun abisua
ostegunian ezkontzen zela
len esandako auzua,
nola eztaitan espero zuten
gure fameli osua,
gazte jendia une artantxe
etzen izaten gozua.
Esposatzen zen maiorazkua
bazen gure taldekua
bi eguneko jan ta edana
genduen debaldekua;
bezperan ilko zuten txalen bat
berrogei erraldekua,
arekin kezka kenduko zuten
gutxiñez sukaldekua.
Egun orretan goiz-goizetikan
asiko zen trikitia,
eleiz-birian martxa jotzeko
oso soiñu egokia,
gazte jendia soiñuarekin
batera baizen jeikia
une artan guk genuen poza
etzen izaten txikia.
Errian sartzen, ango soiñu ta
ango itxapero otsa!
Berrogeiren bat neska ta mutil,
aiek bai orduan poza!
Baserritikan kalerakua
etzen oso bide motza,
eleizaraiño sartuko giñen
eta an zegon ezkontza.
Ordu betian egin genuen
guk gure elizkizuna,
uraxe zen guk egun orretan
gendukan eginkizuna;
sazerdotiak eskeiñi zien
urte askoz osasuna,
ta elkarrekin lo egiteko
bazuten askatasuna.
Goizetik egin genduan gaztiek
gure elizako jira,
berialaxe jartzen giñaden
mendi aldera begira;
ezkonberriek joan nai zuten
atzera lengo tokira,
erriko lanak egin ziren ta
bazkaltzera baserrira.
Gezurrak ere badirudite
eztaietako esanak,
eun bat lagun eta geiago
sarritan gaude izanak;
janaren faltik etzen izaten
eta sobratu edanak,
bapo moldatzen ziren orduan
aruntz joaten ziranak.
Soñua jotzen ari zena 're
etzen ixiltzen orduan,
dantzan askorik etzekitenak
asiko ziren saltuan;
beste mai-puntan aitonak berriz
bertsotan edo kantuan,
denek zeukaten libertsiyua
eztaitara joandakuan.
Goizetik oi da illunaldia
eztaien bigarrenian,
gosaldutzian atzera berriz
sasoirik ederrenian ...
"Len bezelako tristurarekin
ez daukagu barrenian,
goizeko gure goibelaldia
pasa da okerrenian".
Gaztetan pasa diren egunak
gogoratutzen zartzian ...
Nola ez baizen ezeren faltik
eztaiak ziren etxian
une gozuak pasatzen giñun
joaten giñen bakoitzian ...
Negar-malkuak etortzen dira
gauza ortaz oroitzian.
(Xabier Lete / "Uztapide")
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario