- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
egiten gendun gariya,
zenbait lekutan bezela etzan
alain uzta ugariya;
orain lan orri utzita dago
emengo nekazariya,
nekia pranko bazuen baiña
zer zan aren lan-sariya?
Gari ereiten laiakin eta
ebakitzeko itaian
lana berdintsu egiten gendun
aste-egunian ta jaian;
nekia pranko artu genduen
gaztiak giñen garaian,
nai ordurako ogi zuriya
ez gendun ikusten maian.
Ebakitzeko itaia eta
jotzeko berriz arriya,
ondo pentsatzen jarri ezkero
uraxe zan lan urriya;
orain ezikan orduan ere
neketsu zen baserriya,
egun guztiyan autsa jaten 'da
ura lan penagarriya!
Egun batian garbitzen gendun
goguak emandakuan,
bederatzi bat illabetian
eduki bear kanpuan;
noizbaiten eldu zaio denbora,
ta ez berialakuan,
zer atsegiña izaten gendun
zakura sartutakuan.
Errotara ere eraman bear
egingo bazan iriña,
zakua artu astuan eta
etzan izaten ariña,
Jainkuak zekin ura ordurako
zenbat lan zegon egiña,
jo ta garbittu egindakuan
izaten zen ugariña.
Errotatikan iriña ekarri
ta etxian zan labia
baserri baten izanagatik
akats aundirik gabia;
legez guk bear genduke iñork
baiño aukera obia,
baiña guk baiño errezago jan
dutenak pranko badia.
Kondia edo markesa oi zan
baserritako nagusi,
gariyarekin errenta ordaintzen
asko giñuzen ikusi;
nekazariya urte aietan
era orretan zan bizi,
geroztik maizter askok dituzte
beren etxiak erosi.
Euskalerriko gari egitia
ederki asko kostia,
arrazoiakin erabaki zan
lantegi ori uztia;
galanki egin gendun gaiñera
ainbeste urtez eustia,
aurrerapenik gabe zailla da
biziya irabaztia.
Ogiya oso bearrezkua
izaten degu jateko,
emen iñori ezin agindu
Kastilla aldera juateko;
errez moldatzen dira garia
errotara eramateko,
emen txekorrak gizendu bear
ogi-truke emateko.
Euskalerriyan gariya egin
izan gendun borondatez,
egitiari utzi geniyon
ganaduaren bitartez,
orretarako lurrak obiak
dirade auek izatez,
balio duen gauzari segi
gariya egiteko partez.
(Xabier Lete / "Uztapide")
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Escribe tu comentario