- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
da gauza izugarria,
gizonek zakar bazter guztiak
ondatutzeko jarria;
lengo zar denak desegin eta
nekez eraiki berria,
pixka bateko galdua dago
gerra pasa dun erria.
Gu emen gerra izan zenian
mendiz mendi ibiliak,
ez geure borondatez joanak
beste batzuk bialiak.
Amaika mutil eder baziren
lur otzakin estaliak,
zer negar egin ote zituzten
mutil oien fameliak!
Gu elkar iltzen ibili giñen
anaiak eta lagunak,
oraindik ezin ditugu aztu
an pasatako egunak.
Salbaziorik bai ote degu
gauza ori egin gendunak?
Guk aiña kulpa izango zuen
guri agintzen zigunak.
Batzuek illak gelditu ziren,
beste batzuek elbarri,
bear ainbeste errespeto ez
geniolako elkarri;
bi ankarekin joan zirenak
bueltan batekin etorri,
berriz joateko gogo aundirik
apenas zuten ekarri.
Gizonak gerran ibiltzen dira
ajolik gabe jarriak
nunai erreta ikusten ziren
etxeak eta erriak
famelietan sarri sorturik
naigabe izugarriak,
ez dira olain errez egiten
aien ordaiñak berriak.
Gu geok ere egiñak gera
txit ibillera kaskarrak,
gerrak onikan ez du izaten
ondatu baizik baztarrak.
Atzera bueltan etorri giñen
joan bezin mutil azkarrak ...
Orregatikan Jaungoikuari
ematen dizkiat eskerrak.
(Xabier Lete / "Uztapide")
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario