- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zu lengo denboretatik,
fabrika, taller eta tximini
ageri dira nunaitik;
bertan bear zen ainbat beso ez,
lana zegoen gogotik ...
urte auetan millaka jende
sartua zaigu kanpotik.
Gorrotoz iñoiz ez degu artu
etorri zaigun jendea,
premi gorriyan aurkitzen denak
berekin du naigabea;
guzieri on egitea da
Jaungoikoaren legea
jaiotzen denak bizi izateko
badauka eskubidea.
Gure anaiak millaka dira
emendik joanak igesi,
Ameriketan edo Europan
aiek ere nunbait bizi;
lana egiñaz nai badu batek
jatekoa irabazi
asmo orrekin datorrenari
ezin iñork galerazi.
Arrokeriyak sekula ez du
ondoren onik ekartzen,
oien artean askok ez daki
zer lur ari den zapaltzen;
kanpotarreri guk ez diyegu
beste gauzarik eskatzen
jakin bezate oiturak eta
izkuntza errespetatzen.
Euskeraz izan oi dira beti
gure izketa xamurrak,
ori entzunaz artzen dittuzte
aserrearen itxurak,
gero gaiñetik gaizki esaka
urratu arte zintzurrak,
ementxe gaude gure lurrean
itzegiteko beldurrak.
Oso zabalik aurkitu zuten
gure etxeko atea,
orren ondoren merezi gendun
esker on bati izatea;
gure oiturak azpiratuta
oiez gaizki esatea ...
auxe bai dela itxukeriyaz
dena oker egitea.
Bizibearrak onuntz ekarri
zaituzte zuen erritik,
denok ederki konpon gindezke
irten ezean neurritik.
Errespetua gorde zazue
ez jarri bide txarretik,
oinbeste irain ez da egin bear
erri baten bizkarretik.
Errespetua gorde zazue
ez jarri bide txarretik,
oinbeste irain ez da egin bear
erri baten bizkarretik.
(Xabier Lete / "Basarri")
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario