- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
jendearen zoramena;
urte auetan ori da nunbait
oso modan dagoena.
Iñork jakin nai badu gaur zein den
ofiziyorik onena:
ostikalari oiek daukate
irabazi geiena.
Mutiko denen amets bakarra
ostikoketan asteko,
anka-belaunek ainbat baliyo
zutenik ez nun usteko,
ainbeste urtez zertan nekatu
karrera ikasteko?
Futbola bezelakorik ez da
milloiak irabazteko.
Jolas guztiyak onak dittugu
neurriz, bear den moduan,
bakoitza bere zaletasunez,
denok gustora orduan;
beldur naiz, jaunak, erri zar onek
zer egingo ote duan ...
baloi zarraren kezka besterik
ez al da bizimoduan?
Aundi 'ta ttiki, zar eta gazte
denok jarri gera berdin
gaitz berri ontaz kutsatu gabe
iñor gelditu etzedin;
futbolaz kanpo ezin asmatu
degu zertaz itzegin ...
Euskalerriyan bada oraindik
zer ikasi 'ta zer egin.
Bizimoduan jarraitu zintzo
egizko geure bidetik,
errien ona billatzen saia
euskaldun geran aldetik,
jolas batentzat zertako artu
orrenbeste arretik?
Gauza latzagoak badittugu
ostikoaren aurretik.
(Xabier Lete / "Basarri")
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario