- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
egina zuen mundua
sei egunetan izerdi patsez
moldatu eta ondua
zazpigarrenez deskantsatzia
atera zuen kontua
izadiaren igeltserua
etzen batere tontua.
Perfekziozko obra haretan
laister sortu zen nahaspila
Adan maltzurra abiatzen da
sagar errearen bila
lehendabiziko askatu zuen
gerrikoaren ebilla
Eva ikaraz zegoen baina
pekaturako abila.
Sagarra koskaz irentsi orduko
hor entzuten da kondena
hartu nahi hukek baratza hontako
fruta goxo ta honena
hoa kanpora lotsagabea
eta pagazak ogena
esku lanaren beharra zegok
ematen diat ordena.
Adan badoatriste ta mutu
paradisua galduta
Bilbo aldera ailegatzen da
gaueko trena hartuta
haurrak negarrez ikusten ditu
andrea haserretuta
Altos Hornos-en pioi sartzen da
kontratua firmatua.
Gertatutako deskalabrua
mingozten diozka gozuak
eta gainera pagatu behar
piso txar baten plazuak
komodidade handirik ez du
proletario auzoak
eta bizkiak erditzen ditu
bere emazte gaixuak.
Hori bakarra behar genian
dio amorru bizitan
bainan aguro agertzen zaio
adiskide bat bisitan
hiru bat orduz mintzatzen dira
leihoak erdi itxitan
karneta ere eskeintzen dio
biharamuneko zitan.
Handik aurrera Adan jarzen da
su ta gar kausaren alde
foileto batzuk eman diozkate
hutsaren truke, debalde
Marx eta Lenin irakur ditzan
gehiegi nekatu gabe
hiru astean egiten zaigu
fede berri baten jabe.
Eta horrela bihurtzen dira
teologiak programa
nolabaitean arindu nahirik
gizonak daraman zama
ez baldin badu guztiz galdu nahi
nahiko eskas duen fama
Mosku aldera itzul liteke
Erromako elizama.
Musikazblai Euskera
julengalda 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario