- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ni lagunen billa nator,
galdetzen dizut ote zabiltzan
lenago bezela jator ...
Len bezelako alaitasunik
aldi ontan bai al da or?
Zu burutikan kendu eziñik
emen nabil ni, Xalbador.
Gu oso lagun izanak giñen
biyok ogei urte pasan
ta perlesiyak jo ninduen ni
bein Anoetako plazan;
berriz kantatuko ez nuela
ezin zitekien esan,
baiña ez dago zer egiñikan
onela komeni bazan.
Xalbador, zure gogoramenak
izaten dittut sarritan,
garai batian biyok ibili
giñen amaika erritan;
zurekin amets ere egin det
nik makiña bat alditan,
esna naizela ezin ikusi
zaitut baiña aspalditan.
Zu ikusteagatik gaur ere
eman nezake pausuak,
bai eta pozik besarkatu 're
zabaldurik bi besuak,
oraindik ere goguan dittut
zuk botatako bertsuak
Gabon onduan ganbaran diren
sagarrak bezin gozuak.
Parisen ere izanak gera
gu orain baiño lenago,
bein joatia ondo da baiña
nik ez nuke nai geiago,
gerran igesi juandakoa
ta euskaldun asko dago ...
baiña ura baiño toki oberik
bertsotarako badago.
Erri askotan ibili giñen
ta ez Parisen bakarrik,
Xalbadorrek ez zuen egiten
ateraldi bat zakarrik,
aserretu nai izan ta ere
arekin alper-alperrik,
oraindik izan gabeak gera
itz erdi baten okerrik.
Iñoz iritxi izan gerade
ala moduzko kasuan,
beiñere aserre izatekotan
pranko motibo bazuan.
Kristo bezela areriyuak
masail batian jo zuan ...
Alare etzun gorrotorikan,
bestia eskeintzen zuan.
Irurogei ta sei urte dittut,
laster etorriko zazpi,
bitarte ortan bertso-lanian
egiña badegu aski;
lantegi onen ezkutu denak
Xalbadorrek ondo dazki,
umore ona ibiltzen gendun
baiña gorputza txit gaizki.
Denak kontatu izan balira,
guk zenbat bertso abestu!
Ni eziñean gertatutzian
ez nauzu gutxi babestu.
Zuk lagunduko zenduke gaur 'e
baldin balitz zure esku;
Xalbador nere biyotzekoa
zure lagunik ez aztu.
Zu bertsotako beti ederki
egoten ziñen gatzian
baita jarraitu ere itxuran
orretarako jartzian.
Nik ura poza zurekin ala
asten nintzen bakoitzian!
Gaur ere negar egiten det nik
gauza oiek oroitzian.
(Xabier Lete / "Uztapide")
Musikazblai Euskera
lele5
Janire25 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario