- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Edonora noala, edozein kaletan
horra lagun zaharrak, inoizko handienak
aspaldiko, zer berri? galdetzen didate
nondik ibiltzen zara, non zara ezkutatzen?
Ezkutatu inon ez, diet nik erantzun
telefonoan ere zenbaki berbera dut.
Deituko dizut, hots eginen dizut.
Nitaz ahaztu ez direla, gogoan nautela
ziurtatzen didate, behin eta berriro
Ongi da, ez kezkatu, lasaitzen ditut nik
ulertzekoa da-eta, hain haiz lanpeturik
Hori entzun eta gero badoaz kontentu
adiskide jatorrak, betikoa aginduz.
Deituko dizut, hots eginen dizut.
Etxeko telefonoak mutu dirau bitartean
bazter batean ahantzia eta hautsez estalita.
Deituko dizut, hots eginen dizut.
Musikazblai Euskera
Janire25 








Trabajando...
Escribe tu comentario