- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
itsasoaren ahotsak
ta esan didate
haserre dagoela.
Haizea, ere,
harrotzen hasi da.
Zerua beltzez
margotu dute hodeiek.
Den-dena!
Pikutara joango da.
Den-dena!
Gurekin batera.
Den-dena!
Bukatuko da Lurra
garapenaren izenean.
Ta sumendiak,
dardara hastean,
sua eta kea
botatzen ari dira.
Gure azpian
amaiera hasi da,
gizadiaren bukaera
Gure eskuan dago
etorkizunaren giltza,
gurea ere baita
koponbidea!
Ondorengoei
zerbait utzi nahi badiegu,
aldatu beharko genuke
bizi garen modua.
Den-dena!
Pikutara joango da.
Den-dena!
Gurekin batera.
Den-dena!
Bukatuko da Lurra
garapenaren izenean.
Musikazblai Euskera









Trabajando...
Escribe tu comentario