- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
Orain, gaua noiz helduko zai aurkitzen dut nire burua, lotan orduak arin igarotzen dira eta, lotan samintasunak ezabatzen dira eta, lotan egunak laburtu egiten baitira.
Batzutan dena den, irudi ezagunak datozkit ametsetara, azalean fereka leuna bailira gogoratzen ditut neurtu ezinezko askatasun eta zoriontasuna, bere purutasunean mingarri diren oroitzapen argiak...eta altzatzerakoan betiko egongela grisa, betiko malenkonia eta ezintasuna, betiko egun luze gogaikarriak ditut zai.Itogura...
Airea!Lehio guztiak zabaltzen ditut eta egongelako aire dentsu umela eguzki izpiek urratzen dute hautsarekin irudi kiribilduak eratuz.Telebistako ahotsak gizakiaren miseriak barreiatzen ditu gelan zehar eta barreka hasten naiz, goxoki lehenengo, apurka-apurka ozenago bihurtzen den algara-orroa eztanda itxuragabeko bat bihurtzen den arte...begira nazazu, begira, zoratzen hasi al naiz?
Azkeneko Prozac-a irensten dut garagardo hotz baten laguntzaz eta larritasun izoztu batek zulatzen dizkit barrenak.Lurrean eseri eta eguzkiak hautsarekin dantza geldiezinean eratzen dituen irudiak ikutzen saiatzen naiz eskua luzatuz loak hartzen nauan arte.
Musikazblai Euskera
tonikasueps
kobaiashi 








Trabajando...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario