- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
mutuak hizketan ez daki,
eroak adimen gutxi.
Duguna ezin onez eraman
bide onak erakutsi
obe ahal da denak hautsi
gauzarik tente ez utzi
eta berrirotik asi?
Gauza txarra da galtzia
zulo batean sartzia
ezin salbatuz bizia.
Beraz oraindik ez da komeni
histori haiek ahaztia
hemengo jende gaztia
egon dedin ikasia
nola dantzatu atzia.
Oraindik gaude hustuta
ur hoietan guztiz nahastuta
dena ez dago ahaztuta.
Gauak oraindik argirik ez du
bazter guztiak beztuta
lengoko lanik ez uka
ondoren onik ez du ta
gauza danak zapuztuta.
Denak ez gera berdinak
ditugu burruka saminak
nahiz ama tabek egiñak.
Soñu legunik ez du atera
euskaldunen biboliñak,
gure agineko miñak
dirade guztiz jakiñak,
zergatik halako griñak!
Biderik ezin aurkitu
aurrerantzean egokitu
zoko ilunak argitu.
Aukera danak ez dira onak
diferentziak baditu;
arrazoiari aditu,
ahalgeari nausitu,
bazter zikiñak garbitu.
(X. Lete / Herrikoia)
Escribe tu comentario