- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
erreka zikinen iturri garbiak
aurkitu nahi dituen poeta tristea.
Ni naiz
kaleetan zehar neguko eguzkitan
lanera dijoan gizon bakartia
Ni naiz
lorerik gabe gelditzen ari den
ardaska lehorra.
Ni naiz
pasio zahar guztiak kixkali nahi dituen
bihotz iheskorra.
Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi
gordea,
nora ote dijoan denbora aldakorrak daraman
bidea
daraman bidea.
Ni naiz
burrukaren erdian ilunpean etsita
amor ematen duen pizti bakartia.
Ni naiz
ezerezetik ihes munduaren erdian
ezin aurkitutako amets urrutia.
Ni naiz
irrifar bakoitzean gaztetasun hondarrak
galtzen dituena.
Ni naiz
itsasoko haizeak gogor astintzen dituen
lainoen negarra.
Ez zaidazu galdetu…
Ni naiz
txori hegalari bat lurtasun zabarrari
etsipenez loturik daukadan katea.
Ni naiz
beste asko bezela neguko eguzkitan
hotzak hiltzen dagoen gizon bakartia
Ni naiz
hostorik gabe gelditzen ari den
ardaska lehorra.
Ni naiz
pasio zahar guztiak kixkali nahi dituen
bihotz iheskorra.
Ez zaidazu galdetu…
Últimos comentarios
Escribe tu comentario