- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
zuentzat bertsuak,
bistan daukazkitenai
petxu ta besuak;
etziran hola bizi
zuen gurasuak,
esperantza ederra
daukate gaxuak
zartzera pasatzeko
egun erosuak!
Gona laburrak jantzi,
illiak moztuta,
nor azalduko zaien
dabiltza poztuta;
amaren arrazoiak
balio ez du ta,
berenak haundiago
kopeta beztuta,
gorputza adornatzen
animaz haztuta.
Dantzatik geldituta
illunabarrian,
bakoitzak mutil bana
badute urrian;
fallorik ote daukan
atzian t’aurrian
alkar neurtuko dute
luze-laburrian;
erretiratzen dira
garai ederrian.
Lenguan neskazar bi,
horien jazkera,
gona motxak jantzita
pasiatutzera;
otsuak soildutako
ardien antzera,
besuak agirian,
kolkuan petxera,
amarrak alde arte
ez datoz etxera.
Ni askotan bezela
tabernan nenguan,
neskazar hoiei esan
nieten lenguan:
“Jantzi hori ona da
denbora beruan,
baiño ez hilbeltzian
eta abenduan;
gaxuak, otzak hilko
zaituzte neguan!”
Ustez ez nien egin
abertitu baizik,
bat oso zapuztu zan
egin gabe hitzik,
bestiak errespuesta
eman zian pozik:
“Ez dauka jantzi onek
iñorako lotsik,
sasoi daukanak ez du
sentitutzen otzik”.
Beraz, erare ontan
holako sasoia,
ogei ta bi urtetan
etzeunden lasaia,
adituko zenuen
mutillen usaia;
polita zera, baiño
ajatzen hasiya,
gona motz oin azpian
daukazu etsaia.
Garai batez majuak
bazituan sobran,
orain zeiñek nai duen
hemen dabil proban;
afanosa bat dala
ezagun du obran;
iñork jakin nahi badu
neskatx hori nor dan,
Ote-Motx’en jaiua
Ximelaren bordan.
Últimos comentarios
Escribe tu comentario