- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
etsai txar amorratua
bera da gure erri apañak
griña gaiztoz apurtua.
Ainbat aurtxo ta giza-emakume
betiko lurperatua.
Jeiki euskoak! Zutiñik denok!
Eldu da gure ordua!
Gure erri zar au ondatzeko
oiek dakarten gogua:
gu euskotarrok irentsitzea
amets etengabekua,
gaur gure jokerari begira
jarria dago mundua.
Jaiki euskoak! Zutiñik denok!
Eldu da gure ordua!
Edesti bikain garbia degu
anai maiteok, lengua,
nolanai ezin utziko degu
ezeraztuta galdua...
Gora biotzak! Eman arpegi,
jaso dezagun burua!
Jeiki euskoak! Zutiñik denok!
Eldu da gure ordua!
Gauza bat euki bear genuke
oso gogoan artua,
gure erriaren etorkizuna
orain dala agertzekua.
Ez dezagula galtzera utzi
irabaz leiken kojua:
il edo bizi, gudari denok,
eldu da gure ordua!
Últimos comentarios
Escribe tu comentario