nire imajinazioa
oso zabala dela,
oso eroa dela,
baina oraingo honetan
hori ez da horrela.
Akerra erdian zen
ilargi beteko gau hartan,
abere hausnartzaile adar oker
bizardunaren burua.
Leihoa pixkat ireki
nuen nik gau hartan
gau isil hartan
baina bat-batean
emakume batzuen
oihuak nituen entzun.
Akerra erdian...
Baso ilun hartara
sartu nintzen pixkanaka-
pixkana-pixkanaka
nire begiek ikusten
ikusten zutena
sorginen batzar bat zen.
Akerra erdian...
Nire instintoak
leku hartaraino
eraman zidan
orain sinestu ala ez
zuen eskuetan
zuen eskuetan dago.
Akerra erdian...
Últimos comentarios
Escribe tu comentario