- Letras
- Traducciones
- Acordes
- Escuchar
- Votos
ertzetatik ibiltzen nindunan orduan,
ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz,
edo nire heriotzeko uda berberan sortuko
hinduala lurrak laranja urez elikaturiko
sagarrondoaren mihura bezala.
Espaloi orotan bilatzen ninan
hire soineko gorri eta urdina.
Gero, zakarrontzietako hondakinen
balioaz eztabaidatu gintunan,
eta bidaia luzeren probetxuari buruz;
Eta udazken hartan, izen ugariko emakumea bihurtu
hintzenean,
Casiopea eta Pollux, edo Isis and Pandora,
eta Bereniceren ilea, elemental Mister Watson;
Astelehen edo astearte batetan, gogoa higan nuela,
Nire seksoan aurkitzen dun, qué barbaridad,
Bagdad idatzi ninan gauez.
Nire zerebroan hazten ditun Canadako basoak;
Baina hi heu basorik arbatsuena.
Orain, hire maitale traketsa naun, maitatzen haunat,
etcetera, negu bezperetan etcetera etcetera.
(Hitzak: Bernardo Atxaga // Musika: Mikel Laboa)
Últimos comentarios
Escribe tu comentario